Lehiaketaren oinarriak:

1.- Parte har dezakete:

Erotikugao lehiaketan 18 urtetik gorako gazteak har dezakete parte, nahi haina lanekin, euskeraz edo gazteleraz idatziak.

2.- Mailak:

Bi maila ezberdin izango dira: EUSKARAZ egindako lanak eta GAZTELERAZ egindakoak. Lanak originalak eta argitaragabeak izan behar dira, beste lehiaketaren baten saririk jaso ez izana ezta antzerkiren baten estreinatua. Ez dira inolako itzulpen, egokitzapen edo bategiterik onartuko.

3.- Neurriak:

Ipuinek gehien jota Word dokumentuko 6 eta gutxienez 2 orrialde izango dituzte, ARIAL hizki mota erabiliz eta neurria 12koa izan behar delarik.

4.- Aurkezpena:

Lanak lehiaketaren web orriaren (www.erotikugao.com) bidez bidali behar dira, partehartze formularioa betez. Aurkezpen epea 2007ko irailaren 3an hasi eta azaroaren 30an bukatzen da.

5.- Epaimahaia:

Aditu talde batek maila bakoitzeko 5 lan hautatuko ditu, kontutan izanda batez ere formatu txikiko antzerkira moldamena eta nola ez erotismoa, lehiaketaren gaia. Hautatutako lanak lehiaketaren web orrian ikusgai egongo dira. Irabazleak herri bozketa bidez erabakiko dira web orriaren bidez.

6.- Sariak:

Lehiaketaren sariak honakoak dira:

7.- Jabetza:

Antolatzaileek lan finalista guztiak zuzenean eta hirugarrenen bitartez argitaratuko ditu, saria eman (2008ko lehen hiruhilabetean) eta urte beteren buruan, sarian barne argitaratze eskubideak daudelarik (bai Interneten baita paperean). Glu Glu-k maila bakoitzean irabazle ateratako lanen estreinua ekoitzi edo koekoitzi ahal izango du, bi urteko epeaz estreinuaren ostean, zeina saria eman (2008ko lehen hiruhilabetean) eta urte beteren buruan burutu behako delarik. Lan finalistak edo finalera heltzen ez direnak baina produktoraren intereskoak izan daitezkenak, honek teatralizatzeko ezarritako baldintzak onartuko dituzte. Lan guztietan, bai irabazleak zein Glu Glu-k hautatzen dituenak, antzerkira eramateko aldaketak edo adaptazioak egin ahal izango dira, egileak partehartzearekin batera baldintza aldaezin hau onartzen duelarik, inolako eskubiderik aldarrikatzeko aukerarik gabe. Lehiaketa hutsik gera daiteke.

Antolatzailea: Ugao-Miraballes Hiri Prestuaren Udalaren Gazteria Zinegotzigoa

Parte hartzen du: Glu Glu

Laguntza ematen dute: Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza

Oinarriak deskargatu (pdf)

18 urtetik gorakoentzako webgunea.