Ispiluntze bat izango balitz bezala
Nire txanda zen. Ordurako pixkat mozkorturik geunden guztiak, alabaina
bagenekien asteburua hasi berria zela…Baina hastapenetik hasiko naiz.
Marga, Sonia, Itxaso eta laurok erabakita geneukan: Ekainaren lehen asteko
asteburuan bost izarretako hoteltzar batera joango ginen. Eta hala izan zen.
Luzaroan egon ginen ametsetan lagun arteko bidaiarekin, “La Pineda” izango
zen gure aldameneko helburua, Salou-n.
Ostiral ilunabar hartan bidezorroa prestatu bezain laster bideari ekin genion,
ihesaldi motza baina aldi berean bortitza izango zen itxaropenarekin.
Behin hotelean, printzesak bagina bezala hartu gintuzten; sarreran itxaroten
zeuden bi zerbitzariek fardelaz arduratu ziren, igogailuko mutil zardaiak
logelaraino lagundu zigun eta ganberan sartzerakoan ezustekorik ederrena:
Ohe bakoitzaren gainean lore sorta itzela.
Halako harreragatik artean hunkiturik, behin eta berriz eskerrak eman genizkien
bertan zirauen langileei.
Luze gabe, bakarrik geratu ginen, eta gelaren bazter guztiak arakatu ondoren,
laurak bat gentozen; liluraturik utzi gintuena hidromasajedun bainuontzia eta
bertan zeuden hamaika xaboi aromatikoak izan ziren, hala ere, oheak urazkoak
zirela jakiteak zalantzan ipini zuen gure lehengo baieztapena. Alderdi guztiek
pentsarazten ziguten asteburu ahaztezina izango zela hura, eta ez ginen erratu.
Heldu eta pare bat ordu geroxeago, salmoi koloreko moketa sotilan etzanda
zein eserita aurkitu gintuen hoteleko zerbitzariak, beste botila bat xanpain
logelara igotzeko deitu genionean. Harekin lau ziren zegoeneko.
Orain bai, arestian aipatu dudan bezala, nire txanda heldu zen. Nerabezarotik
joku berean aritzen ginen, batez ere bakoitzak bere baitan gordetzen zituen
zurrumurruak eta sekretuak besteei jakinarazteko, gehienetan mutil kontuak
baitziren.
Gau hartan Itxasok bota zidan galdera:
Egia ala zurrutada… Ez al da egia asteburu honetarako ekarri duzun barnearropa
daukazun sexy-ena dela?
7
Elkarri harriturik begiratu genion, galdera horrek lekuz kanpo zegoela
pentsatuz, baina nola alkola gure zainetatik azkar bideratzen hasia zen, baten
irritxoak besteen barre-algarak eragin zituen. Azkenean, arropa erantzi eta
bularretako gorriarekin zein farfaildun tangarekin paseatzen hasi nintzen
logelen arteko pasabidetik, Gaudiko benetako top-modela banintz bezala, eta
erdi biluzik! Ikus dezala Itxasok arroparik sexy-ena! Eta bere zentzugabeko
galderak erantzuntzat har dezala!
Bat-batean pasabidetik zebilen atso batek arreta deitu zidan, baina egia
esanda, lotsa galduta neukan ordurako, horrexegatik pare bat ibilaldi gehiago
egin ostean, geure logelara itzuli ginen.
Pozez gainezka genbiltzan hemendik hara, zoroak bezala, bueltaka,
dantzatzen, abesten… Lagunen arteko gau borobila! Erotasunak gutaz
jabetuta… Inoiz ez dut ahaztuko, are gutxiago Marga halaxe mintzatu zenean:
-Buff, zelako beroa, e neskak!
Begirada soil bat nahikoa izan zen haren poza keinuari maltzurkeria zerraiola
nozitzeko.
Liztor batek heldu baligu bezala korrika hasi ginen, xanpain kopak eta guzti,
bultzaka, pentsamenduak elkarri irakurtzeko gai bagina bezala… Eta istant
batean leku berean elkartu ginen laurak; bainuontzian!
Soniak ur txorrota ireki zuen, eta lehenengo ur tantak erortzean oihuka hasi
ginen berriro, hozminaren eraginez, horrexegatik Marga lagundurik atera zen,
halako hotz inpresioa jasan ezinik.
Itxaso eta biok ostera, bertan geratu ginen, etzanda, arteko ur beroa
bularretaraino heltzen zitzaigula.
Egun hartan, Itxasori arretaz so egin nion; ilea guztiz bustita zeraman, zenbait
xerlo begi aurrean, bisai zipriztindua eta alkandoraren bi botoi hautsita.
<
> Pentsatu nuen.
Hor etzanda jabetu nintzen nahiko mozkortuta nengoela, haatik, gustura
nengoen ur beroaren barnean murgildurik. Begiak une batean itxi nituen,
sentsazio goxo hura osperik handienean nabarmentzeko…
Orduantxe izan zen Itxasoren azala neurean antzeman nuenean. Noizbait,
nahigabe, igurtzen zidan izterra, <> Pentsatu nuen, <>
Ez nuen izan asti gehiagorik pentsatzen jarraitzeko. Une hartan Itxasoren hatsa
nire belar alboan nabaritu nuen, eta segidan hotzikara geldiezina, neure
bizkarrezurra indarrez hartu zuena.
Haren ezpain mamitsuak nire lepotik, gora eta behera. Sorgortuta ohartu
nintzen sentitzen nuen beroa neure gorputzak berak sortzen zuela, eta bion
arnasak etengabe arinduz zihoazela.
Bitartean ezin nuen burutik kendu oparo bihurtu zen alkandora hura, bere botoi
hautsiekin, haren gorputz sutsua erdikusten uzten zidana.
Neure pentsamendu guztiak nahasturik zeuden eta galderak azaltzen
zitzaizkidan nonahi. Halakorik ez zela posible errepikatzen nion behin eta berriz
neure buruari; bi neska ginela, txikitatik lagunak gainera…Baina nire barnebarnean
nahikara nengoela banekien, eta ez nintzen gai izan ezta hatz bat ere
mugitzeko, sentipen hark galtzeak izugarrizko ikara ematen baitzidan.
Bizkitartean Itxasok aurrera egiten zuen nire amets ezpuruenak berpiztuz.
Bularretakoaren tiranteak banan-banan jeitsi zizkidan eztitasun osoz, eta
besaburua leunkiro besarkatuz halaxe xuxurlatu zidan:
<<-Gu biak, bainu beroa, bi kopa… eta xanpaina zure gorputz lirainetik
irristatzen…Halako goxokia dastatzeko irrikitan nago…Eta ez naiz xanpainari
buruz ari…>>
Segundu batzuk geroxeago kontatu zidatenaren arabera, izualdi
ikaragarriarekin esnatu nintzen, zirudienez, bainuontzian hain erlaxatua geratu
nintzen, non loak hartu ninduen. Gaitzerdi nire ametsaz Itxaso ez zela ohartu!
Jarraian, oheratu ginen. Biharamuna egun berria izango ote zen
- Gure polizia berri gogokoenagatik! Zugatik Ander!- Esan zuten lagunek,
kopari zurrutadatxo bana emanez. Nire lanpostu berria ospatzeko atera ginen
larunbat arratsean.
Ordu batzuk generamatzan hondartza ondoko txiringitoetatik, behin eta berriz
elkar topatzen, egun bitxia baitzen hura, azkenean nire ametsetako lanpostua,
La Pineda-n lortu nuen eta.
“Barraka” tabernaren nagusiak nire lanaren berria jakin zuenean, bertako mahai
batera igo, mikrofonoa ahora hurbildu eta oihuka hasi zen: <<-ˇUnas palabritas!, ˇQue hable, que hable!>> Une batez, handik arrapaladan ateratzea etorri
zitzaidan burura, baina hango zerbitzariek bularretik hartuta ninduten ordurako,
beraz, ez neukan beste hautabiderik.
Nekez igo nintzen plastikozko mahai ezegonkor hartara, mikrofonoa hartu eta…
eta hitzik ez. Nire begiradak jendetzaren artean bidaiatu zuen ispiluntze haren
kontra jo arte. Aurpegi zurbila zuen, ile beltz kiribildua, ezpain gorri-gorriak eta
inoiz ikusi ditudan begirik distiratsuenak. Ez nuen ezagutzen, baina niri begira
zegoen.
Laster asko neskarengana bideratu nintzen, benetako ispiluntze bat izango ote
zen ikararekin.
Bazirudien bera ere nire zain zegoela. Ez zidan tutik ere esan. Haren albora
heldu nintzenean bere lagunak agurtu eta eskua luzatu zidan.
<< -Deituko dizut, Itxaso>> Izan zen entzun ahal izan nizkion hitz bakarrak. Eta
tabernatik elkarrekin atera ginen.
Hondartza aldera jo genuen, itsasarte ilun batera heldu arte. Bertan, astiro eseri
zen, itsasoaren urruntasunera begira. Artean, txintik ez.
Bat-batean, takoi finak zuten sandaliak kendu zituen, ile zetatsua airera askatu
eta bere gorputza ezkutatzen zuen soineko zuria erantzi zuen. Geratzen
zitzaion jantzi bakarra; tanga txuria.
Jarraian, itsasoaren ur itsuen barnean barruratu zen nire begi bistatik
desagertuz.
Nahas-mahas segitu nituen bere aztarnak, eta laster aurkitu nuen, berriro ere
nire zain.
Pare bat metrora loturik zirauen arrainontzi txiki eta zahar batera igo zen, eta,
nola ez, ni bere atzetik.
Begiradarekin ikertzen ninduela nabaritu nuen, burua ezker-eskuin higitzen
zuen bitartean, begirada maltzurraz. Segurantzaz hurbildu zitzaidan, nikia atera,
eta haren mihi gartsua sentitu nuen neure ezpainen erliebeak bermarraztuz.
Ahoa pixkat irekitzean mingaina sartu zidan, nirearen bila, odola bor-bor jartzen
zitzaidan bitartean, zainetatik irakiten. Neskak jakin, bazekien nire punturik
ahulenak, soberan jakinarazi baitzidan.
Bi aldiz pentsatu barik, gerritik heldu nion, desiraz beteta, eta neure magalean
eseri nuen; niri begira, hankak zabaldurik. Ordurako nire gorputzaren atal guztiek bizia hartu zuten, eta prakaz askatu
nintzen, bere laguntzarekin.
Mugitu zen, bizkarrezurra tente jarriz, eta haren titiak nire aurpegiaren sestrara
jarri zituen. Beraiek xurgatzea nahi zuela pentsarazi zidan, baina ez ziren
horien bere bat-bateko nahiak. Nire bisaiaren kontra behin eta berriz jotzen
zituen, suzko desioak gorputz osoa hartu balio bezala.
Halako tentazio gogorra jasan ezinik, eskuekin eutsi nien dantza paregabean
zebiltzan ugatz irmoei, eta nasakeriaz xurgatu nituen haien ezti tontorrak.
Supituki, bere azala lazten zela ohartu nintzen, orduan gorputza atzerantz jeitsi
nion, etzanda geratuz, hankak nire gerrian kiribildurik, eta nik ostean, eserita
jarraitzen nuen, ikuskizun harrigarri hura mirestu ahal izateko.
Oraingoan zilborretik hasi nintzen, haren soinaren bazter guztiak arakatuz,
milimetroz milimetro, mihiaz listu jantzia eginez.
Neskatxaren sexua oihal hutsal batek izkutuan mantentzen bazuen ere, neure
buruan xehetasun oroz irudikatzen nuen; beroaldiagatik handituta, gorria,
bipildua…Eta aurrerago egiaztatu ahal izan nuen bezala, bustita.
Nire eskuek haren izterren barrualdeak miatu zituzten, oihal xumea baztertuz
eta bi hatz galduz bere sexu guratsuaren sakontasunean. Lehena astiro, leunki,
zailtasun berezirik gabe sartu zena; bigarrena zirt edo zart, haren mugimendu
lotsatiak sentitu nituelako, guztiz harmonikoak, eskeintzen nizkion txerak
barnerago sentitzeko nahian.
Ordurako neure maitalearen xularmen guztiei su tantak zerizkien, eta bihotz
taupadak bere abiadura bikoiztu zuten, neurenean teinko mantentzen zidan
soseguaz eta orekaz ahaztuz.
Galbidera kondenatuta nengoen, beraz egoeraz jabetzea erabaki nuen: Ahalik
eta lasterren gatibu mantentzen ninduen galtzoina jeitsi nuen eta gogoz ekin
nion itxaroten ari zitzaidan lan mamitsu hari.
Behin amoratuaren gainean etzanda, gure gorputz izerditsuak elkarrekin urtu
ziren, bata bestearen kontra marruskatuz, odol kolpe bareezinak segundoka
nagusitzen zihoazen bitartean.
Bere menpe nengoelarik, nola eulia armarunean, izugarrizko estasi tenore
batean murgildu nintzen, bion oihuak batera itsasoan itotzen ziren artean… Bi urte igaro dira jadanik. Eta gaur egun ere, ez dute bata bestaren izena
ezagutzen. Gau hartan bertan neska korrika atera eta besterik gabe desagertu
zen, nahitaez, bere ihesaldia bukatutzat eman behar baitzuen lehenbailehen,
nola ere, sentimenduen kontra.
Ander ostean, La Pineda-n jarraitzen du, polizia gisa. Aurreztu duenarekin ontzi
galanta erosi du, ez oso handia, berarentzat aproposa, eta “MAITALE” deitu
dio, bere abentura ahanzturan gera ez dadin.
Bientzat asteburu ahaztezina izan zen hura, oroipen eskuraezinen artean
errezeloz gordeko dutena eta oraindik ere, ederki oroit dezaketena, behin ere,
benetako ispiluntze bat izango balitz bezala.
Yasuni
OHARRA: Idazkia hiru zatitan banatuta dago, nahiz eta istorio bera
izan.Lehenengoan neska bat da narratzailea, bigarrenean mutila, eta azken
zatia hirugarren pertsonan kontatuta dago.