Frantsez azterketa

Joder... babo hutsa naizela pentsatu behar du. Minutu bi pasatu dira galdera egin didanetik eta ahoa zabaldu barik jarraitzen dut dagoeneko. Alors, monsieur, on va parler sur les vacances, ça va?. Que est-ce que vous faites en vacances?. Est-ce que vous allez à la plage?. Racontez-vous, sil vous plaît. Zer edo zer erantzun beharko dut ahalik eta lasterren. Bestela, zeroa ziurtatuta daukat. E...oui, je... Bero handia egiten du azterketa egiteko, bai ahozkoa zein ipurdizkoa ere!. Itotzen hasia naiz. Izerdi patsetan dauzkat besazpiak eta eskuak bakeroetara itsatsita. Begira nola labaintzen diren izerdi tantak bere lepotik, astiro-astiro bularretarako bidea egiten dutelarik.Baina ekainean gaude, ez du abuztuko sargoririk egiten atorraren goiko aldea hain zabalik edukitzeko. Anpulu bat bularretako gorriaren azpitik sartu zaio. Joder, joder...ez begiratu gehiago edo kontzentrazioa galduko duzu. En vacances...je suis á la plage...Bikinirik jantziko ote du honek hondartzan?. Seguru ezetz, markarik ez zaio sumatzen azal beltzaran horretan, eta oraindik uda hasi berria da. Donibane Lohitzuneko hondartzan ibiliko da top-less egiten. Egia esan, errape ederrak dauzka. Lasai asko erakutsi ditzake. Nola arraio esango ote zaie titiei frantsesez?. Urte osoan hori ikasteko gauza ez naiz izan. Altxatu bista, ostias, edo laster konturatuko da. Je t’aime á la plage...Hondartza gustatzen zaidala esan eta barrezka ez zait hasi, bada!. Beno, gutxienez irribarre gozoa dauka, eta nolako ezpain haragitsuak!. Bola-izozkiak irentsiko ditu honek hondarraren gainean. Mihi-puntarekin esnegaina miazkatu eta gero...krak!, kosk txiki bat opila apurtzeko, apenas ahoa zabaldu barik. J’adore la merde...Negarrez hasi da, baina irribarreak oraindik dirau. Antza denez, itsasoa biziki atsegin dudala esan diodanean hunkitu da. Erromantiko itxura dauka eta begi urdin-urdinak, ur bare haietan bainu bat hartzeko modukoak. Ziur nago ilunabarrean, zeruertzak kolore laranja hartzen duelarik, maitasuna egitea gustatzen zaiola dunen artean. Jo eta su goiz argiak larrugorritan harrapatzen duen arte. Mais... j’aime le campaigne aussi...Une egokia kanpina aipatzeko!. Hortxe behean denda bat muntatzen hasi da. Dirudienez lotsarazi dut, eskuin eskua bekokian jarri baitu bisaia estaltzeko. Beharbada aurrerantz apur bat makurtzen banaiz, denda besoekin jaitsi araziko dut. Kaguensos...hau da itolarria!. Leihoa ez al du zabalduko?. Quand j’ai chaud...je prends un bain. Uretatik ateratzen dela imajinatu dezaket, bere txima horixkak astintzen, haizeak lehortu ditzan. Olatuak bere ipurmasail sendoekin dantzan, aparra tangaren zirrikitutik barneratzen zaion bitartean. Eta titiburuak puntan, inguruko azala pinport. Kaka zaharra!. Nahikoa da!. E...excusez-moi, je suis sick...Edo hori ingelesa da?...je ne sais pas...le soleil. Doala popatik hartzera azterketa!. Infernu honetatik alde egin behar dut berehala. Ez dago jadanik zero hau altxatzerik, baina kanpindenda jaisteko aukera bai. Au revoir!...Hau ridikulua!. Hobe dut hankartea kamisetarekin ondo estaltzea eta komun bat lehenbailehen topatzea. C’est fini!

LE GARÇON

18 urtetik gorakoentzako webgunea.